Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Esnatu, txikitxo!

Idazlea: Esther van den Berg

Ilustratzailea: Esther van den Berg

Itzultzailea: Amets Santxez Munain

Argitaletxea: Ttarttalo

Urtea: 2024

Orri kopurua: 20

Adina: 2tik gora


Laburpena:

Esnatzeko ordua album formatuan aurkezten duen kartoi-liburua da, tamaina txikikoa eta lehen haurtzaroari zuzendua. Liburuak esnatze prozesua du ardatz, tonu goxo eta alaian. Kamaleoia, oreina, katagorria, ahatekumeak eta haur bat dira protagonista, bakoitzaren esnatzeko unea lau orrialdetan irudikatzen delarik. Lehen bi orrialdeetan animalia edo haurra lotan ageri da: ezkerraldean testuak lotan dagoela adierazten du, eta irakurlea animaliari laztan goxo bat egitera gonbidatzen du. Ondorengo bi orrialdeetan, pertsonaia esnatu eta pozik ageri da jolasean.

Irudiak kolore biziz margotuta daude eta orrialde osoa hartzen dute; fondoko koloreek ere aldakortasun hori indartzen dute. Ilustrazio digitalek forma sinple eta zainduak dituzte, eta liburuaren formatuak aukera ematen du haurrek modu autonomoan esploratzeko.


Prentsako aipamenak:

 


Esnatu, txikitxo!