Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Eskuen dantza

Idazlea: Hervé Tullet

Ilustratzailea: Hervé Tullet

Itzultzailea: Aztiri itzulpen zerbitzuak

Argitaletxea: Ttarttalo

Urtea: 2024

Orri kopurua: 56

Adina: 2tik gora


Laburpena:

Irudiekin jolasteko jolas-liburua, jolasaren bidez parte-hartzea sustatzen duena. Gaia eskuen mugimendua da, eta horren bidez formekin eta koloreekin sortzen den interakzioa.

Liburuak ez du istorio lineal bat, baina badu egitura progresibo bat: hasierako orrialdeetan proposamen sinpleak ageri dira eta, pixkanaka, erritmoa eta intentsitatea handituz doaz, amaieran dantza baten antzera bukatzeko. Orrialde bakoitzak irakurleari ekintza bat proposatzen dio: eskuak jartzea, mugitzea edo formekin jolastea. Testuak proposamen horiek gidatzen ditu, eta irudiek —kolore bizi eta trazu espontaneoekin— dinamismo hori indartzen dute. Ilustrazioek forma geometrikoak, puntu eta marrak, kolore-blokeak eta tarteka eskuen irudiak erakusten dituzte, eta orrialde osoa betetzen dute hondo zurian. Testua eta irudia elkarrekin osatzen dira, bata bestearen osagarri direlarik.

Liburua ikusizko eta fisikoaren arteko jolas gisa garatzen da, eta esperientzia parte-hartzaile bat proposatzen du irakurlearentzat.


Prentsako aipamenak:

 


Eskuen dantza