Izenburua: Eskoriatza eta Gatzagako betiko ipuiņek
Idazlea: Matxingorri taldea
Ilustratzailea: Miriam Isasmendi, Sara Agiriano, Maialen Gallastegi, Naiara Errasti
Argitaletxea: Gipuzkoako Foru Aldundia; Eskoriatzako Udala
Urtea: 2024
Adina: 6tik gora
Laburpena:
Euskal ipuin tradizionalen bilduma dugu hau, ahozko ondarean eta mitologian oinarrituta. Bildumak gure herriko ipuin ezagunenetako asko biltzen ditu, belaunaldiz belaunaldi ahoz transmititu direnak. Eskoriatza nahiz Gatzagako hizkeretan zein euskara batuan daude eskainita, testua bikoiztuta, irakurleak aukera izan dezan bertsio batetik bestera salto egiteko. Ipuinak, ozen irakurtzeko pentsatuta dauden heinean, erritmo eta doinu bereziz idatziak daude, ahozkotasuna bera izanik testuen arnasa. Ilustratzaile desberdinen lanek laguntzen dituzte testuak. Liburu honek balio dokumentala eta literarioa uztartzen ditu, eta euskal mitologiaren eta sinesmen zaharren ateak zabaltzen dizkigu.