Izenburua: Esker mila!
Idazlea: Isabel Minhos Martins
Ilustratzailea: Bernardo P. Carvalho
Itzultzailea: Jone Irazu Garikano
Argitaletxea: Pamiela-Kalandraka
Urtea: 2022
Bilduma: Amets egiteko liburuak
Orri kopurua: 32
Adina: 6tik gora
Laburpena:
Album ilustratu hau irudi zein egoera katalogo baten antzera dago egituratuta. Orriz orri ingurukoengandik ikasitakoak aitortzen dizkigu. Denei ere eskerrak emanez.
Tonu hezitzailea du, eta eredu emailea.
Mutiko batek aitari, amari, bizilagunari, katuari, izebari, osabari, lagunekin... ikasitakoa kontatzen digu. Bukaeran denei esker mila! esaten dielarik, hori ere norbaiti ikasia.
Ilustrazioek pintzelaren trazoa dute eta eskuz eginak dirudite. Kolore masak dira ingeradarik gabeak eta difuminatu puntuarekin. Irudi bakoitzak eszena bat dakar bestearengandik ezberdina eta ondo josten dira testuarekin. Testu oso laburrak aukera ematen dio ilustrazioari zerbait gehiago kontatzeko.
Imanol Merceroren kritika Berrian