Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Erreskatatzaile magikoak eta Irudimeniarako atea

Idazlea: Sabrina Catdoor

Ilustratzailea: David Sierra Listón

Itzultzailea: Koldo Biguri

Argitaletxea: La Galera

Urtea: 2021

Bilduma: Erreskatatzaile magikoak

Orri kopurua: 104

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Abentura eta fantasiazko liburu ilustratua da, bilduma berri bateko lehen zenbakia.

Marina eta Lukas lehengusu-lehengusinak aiton-amonen etxean daude gaua han pasatzeko, Zoe bizilagun eta lagunarekin batera, egin ohi duten bezala. Baina ez da ohiko bisita izango, sukaldeko katazuloaren atzean ezkutuko mundu bat aurkitu baitute! Bat-batean lurrikara dirudien dardara handi bat nabarituko dute, eta ziztu-bizian doan zilar koloreko zerbaiti segika, katazuloa zeharkatu, eta amonak idazten dituen ipuinetako fantasiazko mundua aurkituko dute. Erreskatatzaile magikoaren bila dabilen adarbakarra ezagutu eta lagundu egingo diote Arkano erregea ogroaren eskuetatik askatzen. Eta herensuge, erraldoi eta abarrekin abentura bitxia bizi eta gero proposamen berezia jasoko dute: Erreskatatzaile Magiko berriak izan nahi dute?

Kapitulu bakoitzaren hasieran irudi bera agertzen da. Hurrengo orrialdeetan testua eta irudiak txandakatzen dira.


Erreskatatzaile magikoak eta Irudimeniarako atea