Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Erreskatatzaile magikoak eta alderantzizko urtebetetzea

Idazlea: Sabrina Catdoor

Ilustratzailea: David Sierra Liston

Itzultzailea: Koldo Biguri

Argitaletxea: La Galera

Urtea: 2021

Bilduma: Erreskatatzaile magikoak

Orri kopurua: 104

Adina: 8tik gora


Laburpena:

“Erreskatatzaile magikoak” bildumako bigarren zenbakia da.

Lukas, Zoe eta Marina erreskatatzaile magikoak dira. Haur arruntak dirudite eta gure munduan bizi dira bestelako haurren antzera baina badute sekretu bat: aiton-amonen etxeko katazulotik sartuta mundu fantastiko batetara pasatzeko ahalmena dute. Irudimenia da, eta bertako animalia eta pertsonai fantastikoei laguntzeko ardura dute: herensugeak, ipotxak, sorginak, ogroak, zentauroak...

Oraingoan, amonaren urtebetetzea ospatzera doazela, arazo bat sortuko da pastelarekin, eta horretarako Irudimeniara joan beharko dute laguntza eske. Halaxe, zentauroek lapikoa utziko diete, Glizemia sorginak magikolatea, Zaldar ogroaren sukaldea erabili ahal izango dute eta, azkenik, Ahutzar herensugearen sugarrari esker pastel berria egingo dute.

Bukaeran erreskatatzaileen sekretua gorderik mantentzea lortuko dute lagunek, amona konplize dutela. Hurrengo abenturarako prest!


Erreskatatzaile magikoak eta alderantzizko urtebetetzea