Izenburua: Elmar
Ilustratzailea: Emilio Urberuaga
Itzultzailea: Patxi Zubizarreta Dorronsoro
Argitaletxea: Bookolia
Urtea: 2025
Orri kopurua: 40
Adina: 4tik gora
Laburpena:
Autoreek Elmer liburu ezagunaren autorea David Mckee omendu nahi izan dute, Elmar elefante gaztea protagonistatzat duen album ilustratu honetan.
Esnatu denean, Elmar elefanteak ez du ama inon ikusi. Behin eta berriro deika aritu arren, haren aztarrenik inon ez da, eta, ondorioz, oihanean zehar bidaia hasi du amaren bila. Bidean hainbat animaliarekin topo egiten du —tximinoak, sugea, tapirrak, krokodiloak eta bufaloak—, eta haiek zalaparteroa, txoropitoa, baldarkotea, tontorrobiloa eta trauskila deitzen diote. Azkenean, haren lagun errinozero txikiak esaten dio izeba eta aiton-amonekin ur-jauzi handian bainua hartzen ari dela ama, eta Elmarrek bere familia aurkitzen du. Gertatutakoa kontatu eta jasotako irainak gogoko ez dituela adierazi ondoren, amak hitz lasaigarriak eskaintzen dizkio, eta Elmarrek amaren babesean lo hartzen du berriro.
Egitura narratibo errepikakorrak markatzen du kontakizunaren erritmoa. Norberaren autoestimua eta besteen iritziei aurre egiteko gaitasuna jorratzen ditu istorio honek, baina bada ere, inplizituki beste gai bat: konfiantzan oinarritutako zaintza eta atxikimendu segurua sortzea.
Ilustrazioek testuan kontatutakoa modu zuzenean irudikatzen dute, eta oihaneko giroa indartzen dute berde, hori, marroi eta urdin bizien bidez. Bi orrialdeak hartzen dituzte ilustrazioek. Segidakoak dira, hau da, elefantetxoren ibilbidea erakusten duten irudiak sokan doaz. Azkenik, animalien irudikapena sinplea bada ere, adierazkorra da.