Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Egipton barrena: Piankhy, bidaia bat jakinduriara

Idazlea: Amparo Errandonea Rodríguez

Ilustratzailea: Amparo Errandonea Rodríguez

Itzultzailea: Danele Sarriugarte

Argitaletxea: Erein

Urtea: 2022

Orri kopurua: 56

Adina: 10tik gora


Laburpena:

Dibulgazio komikia da, fikziozko istorio bat baliatzen duena Antzinako Egiptori buruzko hainbat jakingarri agertzeko.

Jarrera informatiboa du baina, aldi berean, narrazio gisa aurkezten da benetako gertakari historiko batetik abiatuta, Piankhy, Tutmes eta Neferu izeneko pertsonaien eskutik. Izan ere, Egiptoko historiako lehen errege beltza izan zen Piankhyren pasarte bat kontatzen du liburuak, hau asmatutakoa bada ere. Beraz, istorioa benetakoa ez bada ere, alderdi historiko erreal bat ezagutzera ematea du helburu, Egiptoko zibilizazioaren datu eta informazio esanguratsua emateaz gain.

Ilustrazioak ordenagailuz eginiko irudiak dira, eta komikietan egin ohi den moduan, biñeta formatuan aurkeztuak. “Emotikono” itxura duten pertsonaiak irudikatzen dira, aurpegiko espresiorik apenas dutenak; kolore argiak eta degradatuak dira nagusi ia irudi guztietan. Komikia izanik, eta gainera liburu informatibo kutsua edukirik, irudiek berebiziko garrantzia dute liburua irakurtzeko orduan.


Egipton barrena: Piankhy, bidaia bat jakinduriara