Izenburua: Dromedario txikia petralduta dabil
Ilustratzailea: Jim Field
Itzultzailea: Bakun
Argitaletxea: Ibaizabal
Urtea: 2025
Orri kopurua: 40
Adina: 4tik gora
Laburpena:
Album liburua da, tonu alaia erabiltzen duena. Oto da kontakizuneko protagonista, petralduta, haserre eta gogo txarrez ibiltzen den dromedarioa.
Otok, dromedario txikiak, ez du oinez ibiltzeko gogorik, ez du altxa nahi, baina gainontzeko dromedarioak abiatu dira dagoeneko eta berak ere horrela egin beharko du. Pixkanaka gainontzeko dromedarioei jarraika hasiko da, oasi baterantz bait doaz, baina hala ere, Otok ez du gogorik ibiltzeko eta guztiz petralduta behin eta berriz kexu da. Halako batean, Oto taldearen atzealdean gelditzen da eta laguntxo berri bat agertuko zaio: Jai. Otoren kontrako jarrera du animalia txikitxoak; pozez bizi da eta beti alai. Oto alaitzen ahaleginduko da eta bere jarrera guztiz aldatzea lortuko du.
Ilustrazioek ipuinaren eragin emozionala handitzen dute. Kolore paletak, marrazki-estiloak eta pertsonaien adierazpenek testuaren tonuarekin bat egiten dute: basamortua eta fondo zuriaren etengabeko aldaketak, kolore bizi eta epelek giro atsegina sortzen dute eta forma sinpleek umeen irudimenari bide ematen diote. Dromedario txikiaren begiradak, keinuek eta gorputz‑hizkuntzak batzuetan testuan agertzen ez diren barne‑egoerak adierazten dituzte. Horrek irakurleari aukera ematen dio emozioak modu intuitiboago batean ulertzeko.