Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Dragoi ipurterrea: Istorio sutsu bat

Idazlea: Beach

Ilustratzailea: Beach

Itzultzailea: Iņigo Satrustegi

Argitaletxea: Picarona

Urtea: 2022

Orri kopurua: 32

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Album ilustratu honek sua galdu duen dragoiaren istorioa kontatzen digu, umore tonuan eta testu errimatu bidez.

Ekain jauna eta Dragoia dira ipuin honetako protagonistak; azken honek sua galtzen duenean hasten da kontakizuna, eta Ekain jaunak hasiera batean ez kezkatzeko esaten dio, beste gauza asko egin ditzakeela su gabe. Baina Dragoiak bera SU-dragoia dela esaten dio, beraz Ekain jauna suaren garrantziaz ohartzen da, eta sua berreskuratzen laguntzen dio. Errezeta berezi bat prestatzen dio eta Dragoiak pozik irensten du konponbidea delakoan, baina saiatu arren, ez du lortzen ahotik surik botatzerik. Biak etsituta daudela, bat-batean Dragoia sudurretik kea botatzen hasten da, eta gorputza bero-bero jartzen zaio; badirudi sua berreskuratu duela, baina ahotik sua botatzear dagoela, puzkar bat irtetzen zaio suarekin! Ipurditik bada ere, sua botatzeko gai denez pozik geratzen da Dragoia.

Kolore biziko irudiek orrialde osoak betetzen dituzte askotan eta komiki bineta itxura hartzen dute beste batzuetan, ezinbestekoak direlarik istorioa ulertzeko.


Dragoi ipurterrea: Istorio sutsu bat