Izenburua: Dortokaren ametsa
Idazlea: Alberto CeldránIlustratzailea: Ruth Bañón
Itzultzailea: Patxi Zubizarreta Dorronsoro
Argitaletxea: 1545
Urtea: 2025
Orri kopurua: 36
Adina: 8tik gora
Laburpena:
Afrikako ahozko tradizioko ipuina da Dortokaren ametsa, eta ipuin ilustratu moduan aurkezten zaigu liburu honetan.
Dortoka da istorioko protagonista. Egun batean zuhaitz miragarri batekin amets egiten du, zeinak mota guztietako fruitu eta jakiak ematen dituen etenik gabe. Beste animaliei kontatuko die ametsa, eta guztien artean saiatuko dira zuhaitz horixe lortzen Koko xarrari laguntza eskatuta, baina azkenean dortoka bera izango da, bere erritmoan, bere muga eta bertuteekin, lortuk duena. Lorpenaren fruitua guztientzat izango da ordea: zuhaitz miragarriari eta honen haziei esker ez baitute berriro sekula goserik pasako.
Belaunaldiz belaunaldi pasatzen diren mundu ikuskera, bizi-balore, eta ametsak egia bihurtzeko egin beharreko banakako zein komunitateko lanaren inguruan hitz egiten digu liburuak. Alegoria bat da, azken finean, istorio filosofiko bat. Testuak ahozkotasuneko elementu asko ditu, besteak beste: erritmoa, musikaltasuna eta errepikapena. Ilustrazioek testuak dioena indartzen dute, marraztutako lerroetatik ateratzen diren kolore orbainekin eginak dira, eta naturako elementuak erabiltzen ditu (landareak, animaliak, fruituak...) baina errealitatetik urruntzen diren konposizioak eraikiz; sarri oihaletako estanpatuak diruditenak.
Liburua proiektu handiago baten parte da: mikromezenasgoari esker sortu da eta Senegalgo DEGGO dibertsitate funtzionaleko talde bateko pertsonen laguntzarekin egin da.