Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Dinosauro bat egunean

Idazlea: Miranda Smith

Ilustratzailea: Hainbat

Itzultzailea: Rosetta T.Z.

Argitaletxea: Ibaizabal

Urtea: 2023

Orri kopurua: 224

Adina: 10tik gora


Laburpena:

Dinosauroen inguruko gida osatu bat da ezagutza-liburu hau. Urteko egun bakoitzeko dinosauro bat aurkezten digu, baita bestelako datu interesgarriak ere. Ilustrazio oso landuak ditu, kolore sotilekin.

Liburuaren hasieran dinosauroen kronologiaren inguruko zenbait datu ematen zaizkigu, gaian murgiltze aldera, eta jarraian egutegiari ekiten dio. Dinosauro bakoitza azaltzeko data, ilustrazioa, ezaugarri fisikoak (altuera, herrialdea, pisua etab.) eta azalpen labur bat agertzen dira. Hilabete bakoitzean sailkapen berezitan multzokatzen dira dinosauroak (dinosauro bizkorrak, itsas-dinosauroak, txori formakoak…). Horrek erritmoa arintzen du, hain errepikakorra izan ez dadin. Egutegiaren ostean, dinosauroen amaieraren nondik-norakoak kontatzen dira bi orrialdetan, hitz-atze gisa.

Horren ondoren, hiru eranskin daude: aurkibide alfabetikoa, glosarioa eta dinosauroak aroka multzokatzen dituen zerrenda.

Ilustrazioen tamaina tartekatzen doa, baina oro har hiruzpalau dinosauro daude orrialde bakoitzean. Hilabetearen hasiera nabarmentzeko, orrialde osoko ilustrazio bakar bat egon ohi da. Ilustrazioak errealistak dira, eta maiz atzeko plano zuria dute, piztiak are gehiago nabarmentzeko. Bestelako edukia duten orrialdeek edo sailkapenak dituzten orrialdeek atzeko planoko kolore ilunak dituzte.


Dinosauro bat egunean