Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Desirak betetzeko dira!

Ilustratzailea: Ignacio Hernández

Itzultzailea: Itziar Arrizabalaga eta Edurne Lazkano

Argitaletxea: Ibaizabal

Urtea: 2025

Bilduma: Maindi Maitagarri, 1

Orri kopurua: 112

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Mai, basoan bizi den maitagarria da, eta bere ametsa da bene-benetako maitagarri bihurtzea. Horretarako, pertsonak bizi diren mundura joan beharra dauka, eta han, inguruan dituen pertsonen desirak bete behar ditu, baina botere magikoak erabili gabe. Oso langintza zaila iruditzen zaio, ia ezinezkoa, eta horregatik, oraindik hagaxka magiko ofizialik ez duenez, bere lagun Txisko adarbakarraren kakarekin adaxka bat egingo du, salbuespenezko egoera batean soilik erabiltzeko asmoz. Horrela, Mai, haurrez betetako eskola batera joango da, bere misioa betetzeko asmoz. Beretzat ez ezik, Sergiorentzat ere lehen eskola eguna da, eta Maik pentsatu du errazena izango dela Sergioren desioa zein den asmatu eta berari laguntzea. Maik, Sergioren motxilan urtebetetze gonbidapenak aurkituko ditu eta horrekin ondorioztatuko du Sergioren desioa lagun berriak egitea izango dela. Horretarako, Maik magia erabiliko du ikaskideen artean, eta ordutik aurrera guztiek Sergioren lagunik onena izan nahiko dute. Hau, amets gaizto bihurtuko da Sergiorentzat, eta eskola osoarentzat. Azkenerako, Mai konturatuko da magia erabiltzea ez dela beti lagungarri.

Ordenagailuz sortutako irudi koloretsuak tartekatzen dira.


Desirak betetzeko dira!