Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Desagertutako maskoten kasua

Ilustratzailea: Damián Zain

Itzultzailea: Aitor Arana

Argitaletxea: Mezulari

Urtea: 2025

Bilduma: Misterio Ehiztariak; 1

Orri kopurua: 128

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Narrazio liburu honetan misterio bat argitu beharko dute protagonistek, detektibe lanak eginez. Ulises Misterio, Nora eta Bruno bere anai-arrebak, eta Txatxu txakurra dira misterioa argitzen duten pertsonaiak.

Herriko maskotak desagertu egin dira, eta haien ordez, letxuga bat azaltzen da. Maskoten desagerpena ikertzea erabakitzen dute Misterio familiakoek eta pistak jarraituz, hiru susmagarri nagusi topatzen dituzte, Riko doktorea albaitaria, Roberta Mima fruta dendakoa, animaliak gorroto dituena eta animalien aterpeko zaindaria Julia Milakatu. Trikimailu bat erabiliz erruduna konfesatzera behartzen saiatzen dira. Halako batean erruduna aurkitzen dute, eta maskotak topatzen dituzte, baina liburuaren amaieran hurrengo liburuan argitu beharko duten misterioarekin egiten dute topo.

Tonu umoretsuan kontatzen da istorioa, 11 kapitulutan banatuta. Testua kolore leuneko marko batetan kokatzen da, hitz klabe batzuk kolore eta grafia deigarrian azpimarratuta agertzen direlarik. Ilustrazio koloretsuek, testuak kontatzen duena adierazten du, eta istorioaren tonu umoretsua indartzen dute.


Desagertutako maskoten kasua