Izenburua: Dei galdu bat
Idazlea: Idoia Garzes Aldazabal
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2024
Bilduma: #traola, 11
Orri kopurua: 160
Adina: 14tik gora
Laburpena:
Dei galdu bat berrogeita bi kapitulutan banatutako eleberri errealista dugu. Adinkideak diren bi neska dira istorioaren narratzaileak. Letra motaren arabera bereizten dira pertsonai bakoitzaren kontakizunak. Lehen sei kapituluetan istorioa kokatzen du, bi pertsonaien arteko nolabaiteko topaketa gertatzen da. Izan ere, pertsonaietako batek ahalbidetzen baitu bestearen istorioa guganaino iristea.
Zazpigarren kapitulutik aurrera, bi protagonisten istorioak azaltzen dira; azken urtebete inguruan gertatu zaizkien gorabeherak. Hamasei urteko bi neska hauen istorio gogorrek haurtzaroa modu bortitz batean atzean uzteari buruzko gogoetan barneratzen gaituzte. Bi abiapuntu oso ezberdin izan arren, bata Afrikatik Europara migratzen duen gaztea eta bestea, aita hil berri zaion klase ertaineko euskalduna, idazleak bien bizipenen parekotasunen konplize egiteko saiakeran dabilela esan liteke.
Itsasok, Aminataren kontakizuna entzun ahala, bere barruak askatzen ditu eta bizi duen egoerari buelta emateko bidea topatzen du. Nolabaiteko lotura eraikitzen du inoiz ikusi ez duen neskarekiko eta haren istorioak bere errealitatea gainditzeko akuilu lana egiten du.
Galeren inguruko liburua dugula esango nuke, maila ezberdinetan baina gai asko ukitzen dituena.