Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Daniela pirata eta ziklope maltzurra

Idazlea: Susanna Isern

Ilustratzailea: Gómez

Itzultzailea: Maialen Mujika

Argitaletxea: Nubeocho

Urtea: 2024

Bilduma: Egalité

Orri kopurua: 44

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Daniela Pirataren album berri honek ausardiaz ezinezkoa dirudiena lortzeari eta estereotipoak hausteari buruz dihardu. Argitaletxeak berak adierazi bezala, bildumak “aniztasuna eta neska-mutilen arteko berdintasuna sustatzea” du helburu.

Urruneko irla batean, mundu guztia beldurtzen zuen ziklope maltzurra bizi zen. Eguzkiaren Erreinuko printzeak berarekin hitz egitera joatea erabaki zuen, baina ziklopeak harrapatu eta jateko asmoa hartu zuen. Erregeak, orduan, printzea salbatzen zuenari bere harribitxi guztiak emango zizkiola iragarri zuen. Daniela pirata eta bere eskifaia erreskatera abiatu ziren: ziklopeak engainatu, printzea askatu eta bakea lortu zuten.

Albumak orrialde osoko ilustrazio koloretsuak ditu, kontakizunari xehetasunak gehitzen dizkiotenak. Estilo digitalean eginak dira eta aurreko albumen tonu bera mantentzen dute, ezaguna den Danielaren unibertsoarekin koherentzian.


Prentsako aipamenak:

 


Daniela pirata eta ziklope maltzurra