Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Chitty Chitty Bang Bang

Idazlea: Ian Fleming

Ilustratzailea: Steve Antony

Itzultzailea: Bakun SL, Amets Santxez Munain

Argitaletxea: Ibaizabal

Urtea: 2021

Orri kopurua: 36

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Abenturazko album ilustratu hau Ian Fleming-ek 1964 urtean idatzitako izen bereko nobelaren egokitzapena da.

Liburuak Pott familiak kotxe zoragarri batekin bizitako abentura fantastikoa kontatzen du. Hasiera batean familia pobrea bazen ere, aita asmatzaile trebea zuten eta honek asmatutako gozoki musikalei esker, aberastea lortu zuten. Irabazitako diruarekin txatartegira bidali behar zuten kotxe zahar bat erosi eta sekulako kotxe miragarria osatu zuen aitak. Honekin lur, aire edota uretatik bidaiatuz Frantziaraino helduko dira bidai eroan, bukaeran lapur talde bat harrapatzen lagunduz ere.

Istorio ero, umoretsu eta dibertigarri honetan detailez jositako ilustrazio “retroek” pisu handia dute, irakurlea bidaian erabat murgiltzea lortzen dutelarik. Bereziki deigarriak dira orrialdeen erabilera (orrialde bikoitzak, bakarrak, zatikatutako orrialdeak...) eta baita plano eta perspektiba ezberdinak ere. Errekurtso hauek abenturarekin bat egiten duten mugimendua eta erritmoa gehitzen diote liburuari, album ederra lortuz.


Chitty Chitty Bang Bang