Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Carmilla

Itzultzailea: Maialen Berasategi Catalán

Argitaletxea: Erein

Urtea: 2025

Bilduma: Literatura unibertsala

Orri kopurua: 156

Adina: 16tik gora


Laburpena:

Fantasiazko eta suspensezko eleberri hau, literaturako lehenengo banpiro-istorioetako bat da. Literatura unibertsaleko erreferenteetako bat, idazlearen maisulan gotikotzat hartu da. Eleberriak atal ezberdinak ditu: hasteko, itzultzaileak hitzaurre bat aurkezten du. Bertan, istorioak literaturari egindako aportazioa azaltzen du, idazlearen datuak ematen ditu, eleberria idatzi zeneko testuingurua kontatzen du, etab.

Ondotik, “Aitzinsolasa” deituriko atala aurki dezakegu. Atal honetan irakurri behar dugun istorioaren aurreko testuinguru bat azaltzen zaigu non, norbaitek, paper batzuetan kontatzen diren gertaera batzuk topatu dituen. Misterioa areagotzeko (izan ere, azalduko dena “afera misteriotsua” dela aipatzen du) eta istorioari marko bat jartzeko baliagarria da.

Bukatzeko hamasei kapituluko istorioa aurki dezakegu. Narratzailea Laura da, istorioaren protagonista. Eleberri osoan zehar, lehenengo pertsonan idazten du, eta irakurleari zuzentzen zatzaio, eguneroko batean idatzitako estiloan. Estilo “ponpoxo” eta jantzi batean espresatzen da; deskripzioetan arreta jarriz, garaiko errespetuzko manerak erabiliz… Azken finean, estilo gotikoaren isla dugu idazteko eran. Horrela, irakurlea “harrapatuta” gelditzen da kontakizun misteriotsu, erakargarri, momentu batzuetan seduzitzaile, beste batzuetan zapaltzaile eta itogarrian…

Elkarrizketak tartekatzen dira testuan pertsonaia ezberdinei lekua egiteko, pertsonaien arteko harremanak hobeto ulertzeko eta baita istorioari atmosfera trinko eta toke sensual eta obsesiboa emateko. Hiztegi landua, egitura konplexuak… erabiltzen ditu narratzaileak.

Ilustraziorik ez dago.

Erromantizismoa eta, batez ere, nobela gotikoa ezagutzeko parada ezin hobea eskaintzen du liburuak.


Prentsako aipamenak:

Amaia Alvarezen kritika Argian


Carmilla