Izenburua: Bubu eta haren lagunak
Idazlea: Yoon-sun Park
Ilustratzailea: Yoon-sun Park
Itzultzailea: Joana Pochelu
Argitaletxea: A fin de Cuentos Editorial
Urtea: 2024
Bilduma: Cosmic, 2
Orri kopurua: 88
Adina: 6tik gora
Laburpena:
Haurren unibertso irudimentsuan murgiltzen den komikia da honakoa, ume talde bat eta hauetako baten txakurra, Bubu, direlarik protagonistak. Bost narrazio labur batzen dira non Bubuk bere jabea eta auzoko beste bi lagunerekin abentura zoroak bizi dituen. Eguneroko gertakari arruntak nahasten dira haurren irudimenak aktibaturiko pasarte fantastikoagoekin, umeen jolasaren hedapenak diruditelarik.
Esaldi labur eta sinpleak ageri dira testu eta bunbuiloetan, irakurle berriei zuzendutako komikia dela ondorioztatu dezakegularik. Ilustrazioek ildo narratiboa eramaten dute. Koloretako arkatzekin eginak dirudite, lerroek dute garrantzia eta koloreen arteko kontraste zein itzalak sortzen dituzte, zehaztasunez girotuz bai paisaia errealistenak baita fantastikoak ere. Orrialde gehienak biņeta lauki erregular samarretan banatzen dira, baina tartekatzen dira baita ere orrialde osoko irudiak, biņeta txikiago eta biribilak... komikiak berezko duen hizkuntzaren bitartez erritmoa marrazteko, ideia/irudi gakoak erakusteko, pausak markatzeko eta beste. Orokorrean kolorez eta marrazkiz osoki beteak ageri da biņeta bakoitza.