Izenburua: Brunok ez du eskolara joan nahi
Idazlea: Pau Roigé
Ilustratzailea: Anna Baquero
Itzultzailea: Xabier Olaso
Argitaletxea: Ibaizabal
Urtea: 2022
Bilduma: Paper txoriak, 26
Orri kopurua: 32
Adina: 8tik gora
Laburpena:
Eskola giroko ipuin errealista da. Eskolako adiskidetasun harremanak arakatzen ditu, tonu positibo batean.
Egun batean gure protagonista ez doa pozik eskolara, bere lagun mina gaixo dagoelako eta ez dakielako norekin jolastu. Kostatzen zaio lagunak egitea, berari gustatzen zaizkion gauzak norekin partekatu aurkitzea. Hala ere, irakasleak irtenbidea eman dio: Zer daki egiten Brunok inork baino hobeto? Tronpeta jotzea eta, hala, jolas orduan tronpeta jotzen hasten da. Haurrak zein irakasleak abesten eta dantzan hasten dira eta denek ondo pasatzen dute elkarrekin.
Ilustrazioak alaiak dira, kolore bizikoak, pertsonaiak animaliak dira, txikitxoentzako marrazkiak oro har.