Izenburua: Botere handi batek
Idazlea: Iban Zaldua
Ilustratzailea: Julen Ribas
Argitaletxea: Ikastolen Elkartea
Urtea: 2024
Bilduma: Xabiroi
Orri kopurua: 64
Adina: 12tik gora
Laburpena:
Super-heroien komiki klasikoaren itxurarekin EHko historia hurbilean girotutako istorioa kontatzen da. Azken orrialdean, bederatzi super-heroien aurkezpen fitxak daude. Narratzaile orojakile batek kontatzen du. Denboran saltoak egingo ditu aurrera eta atzera.
Frankismoaren azken urteetan, super-gizakiak sortzeko esperimentuak egin zituzten Bardeetan kokatutako laborategi batean. Frankismoaren bukaerarekin guztiek alde egin zuten eta bizimodu arrunta egiten saiatu ziren. Euskal Herrian zegoen egoera zela eta, gatazka politikoan parte ez hartzea erabaki zuten. Halar ere, batzuk ez zuten hitza bete eta elkarren kontra egiten hasi ziren. Egoera horrekin bukatzeko, Depresore izeneko super-heroiak egoera horri irtenbidea emateko ekimena abian jarriko du. Bukaerak irakurleari galdera planteatzen dio: super-heroiak egon ezean, gauzak hobeto egiteko gai izango al ginateke?