Izenburua: Bost sagutxo
Idazlea: Maria Girón
Ilustratzailea: Maria Girón
Itzultzailea: Xabier Olaso
Argitaletxea: Pamiela-Kalandraka
Urtea: 2024
Orri kopurua: 36
Adina: 4tik gora
Laburpena:
Album ilustratu honek bost sagutxoen abentura kontatzen du, tonu alaian eta egitura errepikakorrean oinarrituta. Pitti sagutxoa janari goxo baten usainaren atzetik abiatu da eta bidean bere lau lagunak gonbidatzen ditu berarekin joatera. Bakoitza jaki batekin liluratuta geratzen da, eta Pittik bakarrik jarraitzen du, katu batekin topo egin eta bere sabelean sartu arte. Bertatik korroskada batez irtetzen da eta etxerako bidean berriz lagunekin elkartzen da.
Zenbakien erabilerak narrazioari erritmoa eta egitura errepikakorra ematen dio: aurrerako bidean bostetik batera doa kontaketa, eta itzuleran berriz, batetik bostera. Ilustrazioek testua osatzen dute une oro, bi orrialde betez, eta kolore bizi nahiz apalak uztartzen dituzte. Saguen gordelekua labirinto gisa irudikatzen da hasieran eta amaieran, eta kontrazaletan ere elementu horiek berreskuratzen dira. Testuaren kokapena abenturaren norabidearekin koordinatuta dago, aurreranzko ibilbidean eskuinean agertzen da, eta itzulera bidean, ezkerrean, abenturaren norabidea bisualki ere adieraziz. Albumak narrazioa eta zenbaketaren jolasa uztartzen ditu.