Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Bizitza ederra da

Idazlea: Aurélie Valognes

Ilustratzailea: François Ravard

Itzultzailea: Imanol Salegi Urbieta

Argitaletxea: Ibaizabal

Urtea: 2024

Bilduma: Luka eta Utx, 1

Orri kopurua: 44

Adina: 6tik gora


Laburpena:

“Bizitza ederra da”, haurtzaroa, adiskidetasuna eta belaunaldi arteko harremanak aipatzen dituen umorezko nobela motza da, album moduan eraikia.

Luka, itsas ertzean bizi diren aitona amonen etxera doa oporrak pasatzera, gurasoek emandako gomendio zerrenda luze batekin. Han Utx txakur konplizea aurkitzen du aldiro eta lauek uda elkarrekin pasatzen dute debekuen zerrenda ahazturik: sukaldatu, baratzea zaindu, bizikleta ibilaldi luzeak egin, hots bizitza ederra eraman! Txakurraren bihurrikeriek piper eta gatz franko ekartzen diete, Utx izenak haren malestrukeriei begi kliska eginez.

Liburu bilduma honek 6 ale ditu frantsesezko jatorrizko hizkuntzan. Euskarara ekarri den lehen ale honetan, hasierako orrialde bikoitzean Lukaren familiaren aurkezpen bat dator argazki eta deskribapen motz batekin.

Pastel koloreko ilustrazioak narrazioaren parte dira, informazio osagarriak ematen dituzte gertakarien inguruan bai eta pertsonaien izaerari buruz, album baten gisan. Batzuetan orrialde osokoak dira baina gehienetan hondo txuriko marrazkiak testuarekin tartekatzen dira. Bakar batzuk binetan moduan agertzen dira.


Prentsako aipamenak:

 


Bizitza ederra da