Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Bihotza kate

Idazlea: Xabier Paya

Ilustratzailea: Iker Orueta

Argitaletxea: Erein

Urtea: 2021

Bilduma: Peru Abarka Album Lehiaketa

Orri kopurua: 36

Adina: 16tik gora


Laburpena:

Carmen hogeita lau urteko neska gaztea da. Merkataritza-ikasketak egin ditu, eta diru-kontuak atontzen egiten du lan. Hala ere, artista-sena du: antzerkia maite du eta musikaz gozatzen du. Aitak ez du ulertzen zertan dabilen, baina alaba maite du. Amak ere ez, baina alaba babesten du. Egun batean, jakin du Madrilen Teatro Estudion ikasteko beka lortu duela. Madrilerantz abiatu da, Bilbon daukan den-dena utzita: lana, aita, ama… Han dagoela, bere bidea egiten, egun batean telefono-deia eduki du Bilbotik.

Narrazio ilustratu honetan gizarte-eredu patriarkalaz hausnartzen da, fokua emakumeek bizi-proiektua garatzeko dituzten oztopoetan jarrita. Ilustrazioek, oro har, gidoiak eskatzen duen malenkonia kutsua daukate, drama bital (femenino) bat kontatzen zaigun neurrian, baina testuak badu ere samurtasuna agertzeko gaitasuna.


Bihotza kate