Izenburua: Beste aldera amatxorekin
Idazlea: Esther Van den Berg
Ilustratzailea: Esther Van den Berg
Itzultzailea: Amets Santxez Munain (Bakun S.L.)
Argitaletxea: Ttarttalo
Urtea: 2024
Orri kopurua: 20
Adina: 2tik gora
Laburpena:
Oinarrian jakintza-liburua den arren, ibiltzen hasteko lehen pausoak helduaren babespean ematera animatzea du helburu. Hainbat animalia ama eta haien kumeak paseo batean ikusten ditugu (ahatea, hartz zuria, kangurua, zimitza, oiloa, krokodiloa eta nagia), haien izenak eta habitata ezagutuz. Azken sekuentzian, irakurlearen adineko haur bat ageri da, amaren eskua askatu eta bere kabuz aurrera eginez.
Liburua sekuentzia narratibo laburretan egituratuta dago, bakoitza bi orrialdeko eszena batean garatuta. Orrialde hauek kolore lau eta biziz osatutako fondoekin aurkezten dira, eta animaliak modu ikoniko eta sinplifikatuan irudikatzen dira. Irudiek testuak diona irudikatzeaz gain, ama eta seme-alaben arteko harremanak erakusten dituzte, familiarteko giro bero eta segurua iradokiz.
Formatu txikiko kartoi-liburu honek haurrek autonomiaz esploratzeko modua ematen du, helduen laguntzarekin edo gabe.