Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Besarkada

Idazlea: Eoin McLaughin

Ilustratzailea: Polly Dunbar

Itzultzailea: Gerardo Markuleta

Argitaletxea: Algar

Urtea: 2021

Orri kopurua: 48

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Album ilustratua da, animaliak ditu protagonistatzat. Tonu sentikorra du, eta maitasuna, laguntasuna eta autoestimua lantzen ditu.

Bi aldetatik irakur daitekeen albuma da. Aldeetako batean dortoka da protagonista, eta bestean, trikua. Bai dortoka eta bai trikua triste daude, eta tristezia hori gainditzeko besarkatzea behar dute. Hortaz, zenbait animaliari besarkatzeko eskatzen diote. Baina, inork ez ditu besarkatu nahi, bataren oskola oso gogorra delako, eta besteak arantzak dituelako. Hontzak ez kezkatzeko esaten die, mundu guztiak aurkitzen duela norbait. Halako batean elkarrekin topo egiten dute eta besarkatu egiten dira.

Ilustrazio koloretsuak dira eta animaliak ahalik eta modu errealistenean irudikatzen dituzte. Marrazkiak eta testua bata bestearen osagarri dira. Pasarte bakoitzak bi orrialde hartzen ditu, eta orrialde bakoitzean animalia bana agertzen da. Istorio bakoitzeko bukaerako orrialdeak --erdiko bi orrialdeak-- dira ezberdinak: bi animaliak elkarrekin besarkatuta agertzen dira orrialde batean, ondokoan testua orientazio bertikalean agertzen delarik.


Besarkada