Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Berak bai ulertu!

Ilustratzailea: Noemi Villamuza

Itzultzailea: Patxi Zubizarreta Dorronsoro

Argitaletxea: Ibaizabal

Urtea: 2025

Bilduma: Paper Txoriak, Sail laranja, 6.

Orri kopurua: 32

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Haur baten eta bere katuaren arteko harremanari buruzko ipuina kontatzen digu liburuak. Honen bidez haurren emozio eta beharrei arreta jartzeaz mintzo da, haurraren ikuspegitik. Lehen pertsonan kontatua, haur bat ez da ulertua sentitzen ingurukoengandik: amak ez du ulertzen txizagura duenean segituan joan beharra daukala komunera; amonak ez du ulertzen ezin duela jan platerean jartzen dion janari guztia; lagunek ez dute ulertzen ezin duela golik sartu; aitak ez du ulertzen ez zaiola eskola gustatzen; irakasleak ez du ulertzen gelan berba egin nahi izatea; osabak ez du ulertzen bere istorioak entzutean barregura izatea; … bakar batek ulertzen du gure protagonista: Iluna katuak. Baimena eskatu gabe alboan etzan eta argia ematen dio, eta kilimak egiten dizkio.

Letra lotuarekin idatzia dago testua, ezker aldean, orri zuriaren gainean, eta eskumako orria ilustraziorako gordea dago. Ilustrazioak arkatzez eginak dira, pastel paleta erabilita, eta goxotasuna eta gertutasuna ematen diote kontakizunari.

Azken orrialdean, idazlearen argazki bat agertzen da, bere katua besoetan duela.


Berak bai ulertu!