Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Benitoren teilatua

Ilustratzailea: Anuska Allepuz

Itzultzailea: Maialen Mujika

Argitaletxea: Nubeocho

Urtea: 2025

Orri kopurua: 30

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Kontakizun honek egitura metakorra duen narrazio laburra proposatzen du: animalia ugari Benitoren etxeko teilatuan elkartzen dira, bakoitzak teilatua berea dela aldarrikatuz. Espazioaren jabetzagatik sortutako tirabirek egoera gatazkatsua eragiten dute, teilatua hondatzeraino. Teilatuaren azpian Benitok atsekabe handia hartzen du. Orduan animalia guztiek elkarrekin lan egiten dute teilatua konpontzeko eta guztiok elkarrekin Benitok prestatutako txokolate beroaz gozatzen dute, Benitoren teilatuan!

Istorioak elkarbizitza, partekatzea eta norberaren ekintzen ondorioak bezalako gaiak jorratzen ditu. Tonua arina eta umoretsua da, animalien arteko elkarrizketa eta errepikapenen bidez erritmo bizia sortzen duena.

Ilustrazioek kolore leun eta beroak darabiltzate, eta animalien adierazkortasuna eta mugimendua nabarmentzen dituzte. Irudiek testuan kontatzen dena islatzen dute eta eszenen giroa eta pertsonaien emozioak indartzen dituzte.


Benitoren teilatua