Izenburua: Benetako zirkua
Ilustratzailea: Bruno Hidalgo
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2025
Bilduma: Xaguxar, 255
Orri kopurua: 64
Adina: 8tik gora
Laburpena:
Eleberri honetan salatzen da animalien egoera zirkuan. Protagonisten herrira Il Favoloso Circo Italiano iristen denean egoera hau aurrez aurre jartzen zaie, eta zerbait egitera bultzatzen. Laguntasuna ezinbestekoa izango zaie bidegabekerien aurrean ekintzaz erantzuteko, asmoa zerbait egitea baita. Jakina, gauzak ez dira beraiek aurreikusita bezala ateratzen, eta lagunen artean ustekabeko abenturak bizi dituzte.
Narratzailea Sofia da, istorioari oso gertuko tonua ematen diona. Sofia neskatila maitagarria da, despistatua, dislexia duena eta trakets xamarra, egunerokoan hainbat zailtasun dituena. Aitarekin bizi da bakarrik, ez du amarik, adoptatua da eta oso maitatua nahiz eta ez ohiko familia izan. Irakurlea berehala identifikatzen da Sofiarekin eta bere eskutik istorioan murgilduko da aurpegiko irribarretxoa galdu gabe.
Hamar kapitulutan banatua dago liburua eta 2025eko Mikel Zarate Saria jaso zuen.
Ilustrazioek istorioak kontatzen duena adierazten dute .