Izenburua: Beldurra poltsikoan
Ilustratzailea: Joan Turu
Itzultzailea: Itziar Santín
Argitaletxea: Carambuco
Urtea: 2025
Bilduma: Calita
Orri kopurua: 26
Adina: 4tik gora
Laburpena:
Irakaspenezko album ilustratu honek beldurraz hitz egiten dio irakurleari, tonu hezitzailean.
Sumendien maitagarria lasai samar dago, bere lanak jada eginda baitauzka, bere ingurukoei haserre sentitzen direnean zer egin behar duten erakutsi die eta. Baina halako batean, iratxo batek Beldurraren maitagarriarengana joan behar duela esango dio, honek istripu txiki bat izan duela eta bere laguntza behar duela. Hau entzundakoan, zergatik ez dakien arren, gure maitagarria gaizki sentituko da, ez da besteei laguntzeko gai sentituko. Orduan, Beldurraren maitagarriak beldur dela esango dio eta erakutsiko dio ze motatako beldurrak dauden eta zer egin behar den haien aurrean. Berak ikasgaia jaso eta gero beldur diren haurrei nola jokatu behar duten erakutsi ahal izango die.
Ilustrazioek bi orrialdeak hartzen dituzte. Kolore biziz eta marra sendoz eginak daude, xehetasun handiz. Esaldi luze samarrez osatua dago testua.
Liburuxka kartoizkoa da.
Beldurrari nola aurre egin adierazten digun istorioaren ondoren, liburuak guraso eta irakasleentzako oharrak ditu, beldurraren aurrean nola jokatu behar dugun erakutsiz. Gainera, testuan zenbait hitz edo esaldi azpimarratuta azaltzen dira irakaspena argi gera dadin.