Izenburua: Behin omen zan dama zahar bat
Idazlea: Testu herrikoia
Ilustratzailea: Saroa Bikandi
Argitaletxea: Hegoak
Urtea: 2022
Orri kopurua: 24
Adina: 4tik gora
Laburpena:
Liburuxka fin batean eskaintzen zaigun kanta-jolas herrikoi ezagunaren bertsio ilustratua da. Errepikapenarekin, metrika bertsua erabiliz eta errimarekin osatuta dago. Tonu alai eta jolastia du, eskatologia loturik: puzkerrak eta kakak dira jolaserako aitzakia.
Orrialde bakoitzean testu lerro bat edo bi ditu, eta horri loturiko irudi handia. Irudi hauek collage estiloan eginak dirudite eta kolore bizikoak dira. Testua laguntzen dute. Giza irudiaren errepresentazioarekin jolasten du, “dama” edo “jaun” irakurtzean espero ez den lagun bat agertzen baita zenbaitetan, estereotipoak apurtuz.