Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Begiak beste nonbait dituen neskatxa

Idazlea: André Murilho

Ilustratzailea: André Murilho

Itzultzailea: Garazi Arrula Ruiz

Argitaletxea: Txalaparta

Urtea: 2025

Bilduma: TXO!

Orri kopurua: 48

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Gaur egungo egoera soziala islatzen duen albuma da. Pantailen gehiegizko erabilerari kritika egiten dio. Suspensea eta dramatismo giroa emanez, errealitatea eta fantasia uztartzen ditu.

Bere mugikorrari begirik kendu gabe eguna pasatzen duen neskatxak ez dio inguruari arretarik jartzen. Ez ditu ikusten eskaintzen dizkioten izozkiak, atzetik segika dituen txakurrak, jirafak, elefanteak, izurdeak, piratak… estralurtar batek ilargira eraman duenean ere ez da jabetzen. Baina egun batean mugikorra apurtzen zaio, burua altxatzen du eta... azkenean, neskatxa ohartzen da munduan badirela hamaika lagun firi-fara!

Ilustrazioak dira kontaketaren oinarria eta soilik hauek jarraituz albuma irakur dezakegu. Nahiz eta testuan bestelako kontakizuna irakurtzeko aukera izan, irudiek hartzen dute protagonismo osoa. 

Kolore biziko egiantzeko irudiak dira, detaile eta espresio handiz landuak. Ur-margo teknika erabiltzen da, forma biribilduak eta trazu leunak nabarmenduz. Irudiak fondo zuriaren gainean marraztuta daude, eta orrialde bikoitzeko konposizioek ikuslearen arreta bereganatzen dute. Lehen planoek, berriz, pertsonaien emozioak eta keinuak azpimarratzen dituzte.


Prentsako aipamenak:

 


Begiak beste nonbait dituen neskatxa