Izenburua: Bazen behin…
Idazlea: Toti Martinez de LezeaIlustratzailea: Ivan Landa
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2025
Orri kopurua: 66
Adina: 8tik gora
Laburpena:
Liburu honek zortzi ipuin labur biltzen ditu, eta guztiek dute oinarrian ipuinen egitura klasikoa —hasiera, korapiloa eta bukaera argia—. Ipuin hauetako batzuetan tradiziozko literaturan ohikoak diren pertsonaiak —lamiak, herensugeak, ipotxak…— agertzen dira, eta beste batzuetan pertsonaia eta elementu modernoagoak sartu nahi izan ditu autoreak, esaterako arkatz ameslariak, pilota saltariak edo kristalezko bolak… Oro har, ipuinak tradiziozko ipuinen birmoldaketak dira; ez ipuin jakin baten egokitzapenak, baizik eta ipuin ezagun ugariren ideiak eta pertsonaia arketipoak uztartuz autoreak sortutako kontakizun berriak.
Testuei balio unibertsalak transmititzeko asmoa antzematen zaie, hala nola ausardia, desberdina izatearen garrantzia edo norberaren ametsak defendatzearen beharra.
Ivan Landaren ilustrazio digitalek orrialde bikoitzak hartzen dituzte, kolore biziak darabiltzate, eta testua haien gainean txertatuta dago. Ilustrazioek ez dute funtzio narratibo handirik, testuek diotena irudikatzera mugatzen dira. Irudietan ohiko estereotipo maskulino eta femeninoak antzeman daitezke.