Izenburua: Bazara nor
Idazlea: Christian RobinsonIlustratzailea: Christian Robinson
Itzultzailea: Olatz Mitxelena Larreta
Argitaletxea: 1545
Urtea: 2025
Orri kopurua: 36
Adina: 4tik gora
Laburpena:
Album ilustratua da, katalogo formatuan eraikia. Poesia kutsuko testu ziklikoa du eta ilustrazioek ehundura desberdinetako collage bildumaren antza dute. Autoezagutza edo emozioen kudeaketarekin lotutako liburuen eremura hurbiltzen da. Tonua naifa, lasaia eta atsegina du.
Ilustrazioek hartzen dute zama narratibo handiena, hitz gutxiko testuaren oihartzunarekin talka egitean, irakurketari geruza gehiago eskainiz. Orrialdez orrialde, egoerak, bizipenak eta izaki txikiak agertzen dira
Liburuak irakurleari errepikatzen dio, aldiro, bera nor dela, garrantzirik gabeak iruditu arren, pertsona, izaki edo gauza guztiek beren balioa dutela, denok garrantzitsuak garela, irakurlea ere bai.