Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Basoan

Idazlea: Mack

Ilustratzailea: Mack

Itzultzailea: Maddalen Arzallus Antia

Argitaletxea: Ttarttalo

Urtea: 2023

Bilduma: Jan, Jolastu eta Lo

Orri kopurua: 24

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Ezagutza liburu honetako kartoizko orrialdeetan zehar basoko hainbat animalia ezagutuko ditu irakurleak, izenburuan aurreratu zaion bezala jaten, jolasten eta lo.

Lau orrialde bikoitzetako sekuentzietan aurkezten dira animaliok. Sekuentzia bakoitzean animalia berri bat gehitzen zaio jolasari: lehenengoan trikua, bigarrenean barraskiloak eta hirugarrenean azeria.

Liburuak galderen bidezko jolasa proposatzen du, testuak ematen duen informazioa paragrafo bakoitzaren bukaeran agertzen den galderari erantzunez osatu behar baita, eta orrialdeetan zehar etengabe ezkutatzen den untxia bilatu.

Ilustrazioak jolas honen guztiaren ardatz dira, erantzunak bertan topatuko baititu irakurleak. Irakurle gazteenak ere erraz identifikatzeko modukoak dira, siluetaren ertzak errotulagailu ilunez markatuta, eta barrua kolore bakarrez betea.


Basoan