Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Barnabek planeta sendatzen du

Idazlea: Gilles Bizourne

Ilustratzailea: Béatrice Rodriguez

Itzultzailea: Amets Santxez Munain

Argitaletxea: Ibaizabal

Urtea: 2021

Orri kopurua: 30

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Album ilustratu honetan Barnabe azkonarrak, Kasilda dordokak eta Klara satorrak eginkizun garrantzitsua dute: Barnabek planeta gaixo dagoela entzun du irratian, eta hiru lagunak planeta sendatzera abiatuko dira. Tonu baikorrez ingurunearen zainketaz haratago, talde lanaz eta espiritu ekintzaileaz dihardu kontakizunak.

Batzuetan biñeta itxura, besteetan orrialdea eta hainbatetan orrialde bikoitza hartzen duten ilustrazioek testuak dioena islatu ez ezik, testuan azaltzen ez diren pertsonaien gertakizunak gehitzen dituzte: betekada galanta hartu arte euliak jan eta jan dabilen igela, eta hostoz hosto ortzadar koloreko habia egiten duen txori morea.


Barnabek planeta sendatzen du