Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Banpiro arrizkutsua

Idazlea: José Carlos Andrés

Ilustratzailea: Gómez

Itzultzailea: Maialen Mujika

Argitaletxea: Nubeocho

Urtea: 2024

Bilduma: Somos8

Orri kopurua: 26

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Album ilustratu honek beldurrari aurre egiteko modu dibertigarria eskaintzen du, umorea eta konplizitatea ardatz hartuta. Transilvaniako kale ilunetan, neskatila batek ustekabeko topaketa du banpiro ikasle batekin. Honek, izugarrizko itzal eta oihu artean, beldurra eragiten saiatu arren, neska barrearaztea besterik ez du lortzen. Banpiroa, porrotaren beldur, negarrez hasten da: ikaratzaile izateko azterketa gainditzen ez badu, banana zuritzaile bihurtuko baitute. Baina neskatilaren laguntzaz eta bien arteko konplizitateaz egoerari buelta ematen  diote, eta banpiroak azkenean  ikaratzaile onenaren titulua lortzen du.

Testuak umorezko tonua darabil, eta narrazio bizia da, irakurlea harrapatzeko egokia. Irudiak, bestalde, lanaren ezinbesteko osagai dira: kolore bizi eta askotarikoekin margotuta daude eta marra beltzez mugatu gabe, protagonisten espresibotasuna eta eszenen indarra nabarmentzen dituzte. Beldurgarri izan zitezkeen izaki klasikoak —banpiroak, mamuak, momiak— modu jostagarrian irudikatu dira, istorioaren tonu orokorra indartuz. Atzealde sinplifikatu eta kolore bakarrekoek konposizioari argitasuna ematen diote, irudi nagusiak nabarmenduz.


Prentsako aipamenak:

 


Banpiro arrizkutsua