Izenburua: Bakartien elkartea
Idazlea: Pilar Lozano
Ilustratzailea: Laura Catalán
Itzultzailea: Aitor Arana
Argitaletxea: Ibaizabal
Urtea: 2022
Bilduma: Paper txoriak, 26
Orri kopurua: 200
Adina: 10tik gora
Laburpena:
Pilar Lozanok idatzitako nobela errealista honen gai nagusia migrazioa da. Idazleak aurrez aurre jarri ditu bi errealitate paralelo, antzeko adina duten bi haur. Beraiek dira protagonista nagusiak, eta bakoitzaren bizitza kapitulo desberdinetan aurkezten du txandaka. Aurrena, Jamal haur musulmanarena, gerrak, neurri gabeko bortizkeriak eta gurasoen galerak sortzen duen beldur ikaragarrian mugilduta; honekin kontrajarrian adin bereko Pablok, Madrilen, betiko auzoa utzi eta urbanizazio ezezagun batera iristean sentitzen duen beldurra. Nola bestela, haurrak beti haur, eta leku zein bizipen desberdinak alde batera utzita, amankomunak diren ezaugarri ugari dituztela nabarmentzen digu. Narrazioaren une batetik aurrera bi protagonistek bat egiten dute eta amaiera zoriontsua etorriko da.
Ilustrazioek ez dute pisu handirik; zenbait pasarteetan testuan zehazki agertzen ez den informazioa ematen dute.