Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Bagdadeko postaria

Idazlea: Marcos S. Calveiro

Ilustratzailea: Miguel Angel Díez

Itzultzailea: Patxi Zubizarreta

Argitaletxea: Ibaizabal

Urtea: 2022

Bilduma: Paper txoriak. Sail berdea

Orri kopurua: 144

Adina: 12tik gora


Laburpena:

Abentura-nobela honek nagusiki gerra, adiskidetasuna eta esperantza ditu hizpide, baina tradizio arabiarrak eta mitologiak ere garrantzia handia dute. Gainera, testuak erlijioen eta talde etnikoen artean adiskidetzeko mezua zabaltzen du.

Oro har, nahiko tonu neutroa darabil idazleak, gaia oso tristea izan arren, eguneroko gertakizun txikietan bilatzen baitu protagonistak eta bere familiak aurrera egiteko motibo edo pizgarriren bat.

Gerra garaian Bagdaden bizi den mutiko sunni batek esperantza izaten jarraitzeko arrazoiak topatzen ditu bizi izandako esperientzia batzuen bitartez: gizartea erabat banatuta dagoen arren bere lagun xiiarekin harremana mantendu dezakeela jakitea, edo bere aita postariaren bitartez esperantzazko mezuak zabaltzea (agure baten bila bidaia arriskutsua egiten du mutikoak, hildako semearen oparia dakarren gutuna eskura emateko asmoz).

Narrazioan zehar marroi apaleko ilustrazio batzuk tartekatzen dira, orri osokoak. Plano bereziak dituzte askok, eta sinbolismo zein indar handikoak dira. Ur-margoekin eginak dirudite.


Bagdadeko postaria