Izenburua: Autismoa eta biok
Argitaletxea: Txalaparta
Urtea: 2025
Bilduma: Axuri beltza
Orri kopurua: 92
Adina: 12tik gora
Laburpena:
Autismoa duen egileak irakurleari autisten zenbait ezaugarri azaltzen dizkio haien jarrerak hobe uler ditzan. Gainera, bera bezalakoek ezaugarri horien ondorioz eguneroko bizitzan dituzten zailtasunak aipatzen ditu haiekin harremantzeko “pistak” emanez.
Liburua hiru ataletan bana liteke. Lehenengoan, autoreak berak bere esperientzia kontatzen du, bere hitzak koloretako ilustrazioek laguntzen dituzte eta horrek nolabaiteko lasaitasun sentsazioa ematen du. Bigarrenean, aldiz, krisi latz bat narratzen digu eta zuri eta beltzean ilustratzen da pasarte hori, beltza nabarmenduz, pasartearen bortitza azpimarratzeko. Horren bitartez, kolapso emozional batek eragindako gainkargak nolakoak diren jakin dezakegu. Bukaeran, autismoen mundua ezagutzen ez dutenendako eta horretara hurbiltzeko, glosario txiki bat eskaintzen du. Azken atal hori erabilgarria izan daiteke irakurketa oin-oharren bidez eten beharrean azalpen guztiak bukaeraneskura izateko . Azalpenak ez dira batere teknikoak, oso erraz ulertzen dira eta autismoa zer den ez dakianarentzat ere aukera polita eskaintzen du liburuak pixka bat gerturatzeko errealitate hau bizi duten pertsonengana.