Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Artistak gara gu

Idazlea: María José Floriano Novoa

Ilustratzailea: Federico Delicado

Itzultzailea: Jone Irazu Garikano

Argitaletxea: Pamiela-Kalandraka

Urtea: 2022

Bilduma: Amets egiteko liburuak

Orri kopurua: 44

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Album ilustratua da, errealismoa kritika soziala egiteko erabiltzen duena. Tonu baikorra eta umoretsua du, nahiz eta kontatzen diren egoerak lazgarriak izan.

Txabolaz osaturiko auzune baten bizi diren biztanleen egoera batzuk erakusten ditu liburu honek. Horretarako, zirkuan aritzen diren artistekin alderatzen ditu bertako hainbat biztanle. Lehen pertsonan idatzitako narrazioa da, eta txaboladiko biztanleak akrobatekin, kontortsionistekin, magoekin, ezpata-jaleekin, etab. alderatzen ditu. Narrazioaren bukaeran, txaboladia eraisten duten hondeamakina handiak agertzen dira, eta bertako biztanleak beste norabait joatera behartzen dituzte. Bukaeran, egileek azalpenezko testu txiki bat gehitu dute: liburuaren titulu originala “El Gallinero” dela azaltzen dute, eta benetako txaboladi bat dela azaltzen dute, bertako egoera labur kontatuz.

Ilustrazio figuratiboak, errealistak dira, baina hainbat elementu fantastiko gehitzen dira txaboladiaren eta zirkuaren arteko alderaketa hori egiterakoan. Irudiek tamaina ezberdinak dituzte, batzuetan bi orrialdeak hartzen dituzte, besteetan orrialde bana, eta kasu batzuetan zirkulu forman aurkezten dira. Bai testua eta bai irudiak, biak ala biak dira ezinbestekoak liburuak kontatu nahi diguna era egokian eta osotasunean jarraitzeko. Irudiak koloretsuak dira eta margoz eginak dirudite. Kolore alaiak, biziak, erabiltzen dira, kontatzen den egoerarekin kontrastea egiten dutenak.


Artistak gara gu