Izenburua: Artista egingo zaituen liburua
Idazlea: Ruth Millington
Ilustratzailea: Ellen Surrey
Itzultzailea: Amets Santxez Munain
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2024
Orri kopurua: 64
Adina: 10tik gora
Laburpena:
Dibulgazio liburu honetan irakurleari gutxi gorabehera arte plastikoetako 25 artista garaikide ezagutarazten zaizkio. Orrialde bikoitz bakoitzean artista bat aurkezten da, bere lanaren ezaugarri nagusiak, erabilitako teknikak eta egiteko modua azalduz. Aldi berean, artista horrek erabiltzen duen sormen-bideari loturiko ariketa praktiko bat proposatzen da, irakurleak bere kabuz esperimentatzeko aukera izan dezan. Liburuaren amaieran, erabilitako termino teknikoak jasotzen dituen glosarioa eskaintzen da.
Tonua pedagogikoa da, gazteei zuzendutako azalpen garbi eta ulerterrazekin, artearen aniztasuna eta sorkuntza-prozesuak gerturatzeko asmoz. Irudiak funtsezkoak dira: orrialdeak betetzen dituzte eta informazio grafiko ugariz hornituta daude, bai artistaren lana ulertzeko, bai proposatutako jarduerak modu autonomoan egiteko. Estiloak eta koloreak askotarikoak dira, aurkezten diren artisten izaerari eta lan moldeari egokituta; hala ere, orrialde bakoitzak bere barne logika eta harmonia mantentzen du, eta ez du gehiegizko anabasaren inpresioa sortzen. Ilustrazioek, beraz, ez dute soilik osagarri funtzioa betetzen, baizik eta edukien parte aktibo eta beharrezkoa dira, artistaren lana modu bisualean ulertarazteko eta esperientzia estetikoa aberasteko.