Izenburua: Arretxikili, amatxo!
Idazlea: Georgie Birkett
Ilustratzailea: Georgie Birkett
Itzultzailea: Imanol Salegi
Urtea: 2025
Orri kopurua: 32
Adina: 4tik gora
Laburpena:
Album ilustratu honetan, umore kutsu arina eta estetika naifaren bidez, haur txiki baten eta bere amaren arteko eguneroko harremana irudikatzen da. Protagonista Bilbu txikia da, eta honek kotxetxoan ibiltzeko zaletasun berezia du; nahiago du amak bultza dezan, oinez ibili beharrean. Egoera hori nekeza bihurtzen da amarentzat, eta pixkanaka Bilburi oinez ibiltzea proposatzen dio. Haurra ez dago batere konbentzituta, baina bere panpina maitea galtzen duenean, kotxetxotik jaitsi eta haren bila abiatzeko pausoa ematen du. Bueltan, ustekabea hartzen du: ama bera da orain kotxetxoan eserita dagoena. Une horretatik aurrera, rolak irauli egiten dira, eta Bilbu bihurtzen da ama bultzatzen duena, honen eguneroko esfortzua lehen aldiz ulertuz.
Ilustrazioetan kolore biziak erabili dira eta orrialde osoa hartzen dute.