Izenburua: Arrainak arrain
Idazlea: Leo Lionni
Ilustratzailea: Leo Lionni
Itzultzailea: Manu Lopez Gaseni
Argitaletxea: Pamiela-Kalandraka
Urtea: 2024
Bilduma: Amets egiteko liburuak.
Orri kopurua: 40
Adina: 4tik gora
Laburpena:
Album formatuan aurkezten zaigu alegoria ilustratu hau .Adiskidetasunari, norberaren mugez jabetzeari eta aniztasunaren onarpenari buruzko irakaspena dakar kontakizunak, animalien bitartez kontatua. Arraina eta zapaburua dira istorio honetako protagonistak, hasieran bizimodu eta harreman parekoa dute baina txalburua igel izatera bidean jarri ahala, aldatu egiten da hau. Igel bihurtzean urmaelaren mugez harago doan mundua ezagutzen du, eta esperientzia horiek lagun zaharrari partekatzen dizkio bueltan. Arrainak, liluratuta, jauzi egitea erabakitzen du, baina ingurune berrira egokitu ezinik, lagunaren laguntzari esker bueltatzen da uretara. Momentu horretan, biek ulertzen dute bakoitzak bere mundua eta muga propioak dituela.
Testuak, hirugarren pertsonan idatzitako narrazioa arraina eta igelaren arteko elkarrizketekin konbinazen du.
Ilustrazioak koloretako arkatzekin eginda daude. Autoreak irudiak marra mugatzailerik gabe marraztu ditu, pertsonaia bakoitzak paisaiaren parte izan nahiko balu bezala. Ur, belar eta algen kolore hotzak lurraren kolore beroekin nahastuz lortzen da albumaren tonu orokorra. Igelak munduan zehar ikusitakoak deskribatzen duenean, ordea, tonu aldaketa dago eta koloreak deigarriak eta biziak bihurtzen dira. Gainera, igelak txoriak, behiak edo jendea deskribatzen duenean horiek guztiak arrain itxurarekin irudikatzen ditu, bakoitzak mundua gure ikuspuntutik irudikatzen dugula erakutsiz. Testua ilustraziorik gabe jarraitzen den arren, hauek oro har balio erantsia dira obrarentzat.