Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Armiarma oso lanpetuta dago

Idazlea: Eric Carle

Ilustratzailea: Eric Carle

Itzultzailea: Manu Lopez Gaseni

Argitaletxea: Pamiela-Kalandraka

Urtea: 2023

Bilduma: Tamaina handia

Orri kopurua: 32

Adina: 2tik gora


Laburpena:

Jarraikitasunari, ahaleginari eta ondo egindako lanari buruz hitz egiten digu album honek. Testu xume eta erritmiko baten bidez, errepika-formulak baliatuz, aurre-irakurle eta lehen irakurleekin irakurri eta entzuteko albuma da. Gainera, zeta-harizko testura bati esker, ukimenaren bidez ere jaso daiteke istorioa. Irudiak testuarekin batera doaz era oso erakargarri bihurtzen dute istorioa. Erritmo motela du eta, amaieran, amildu egiten da.

Bertan kontatzen da baserriko animaliek jarduera ezberdinak egin nahi dituztela haizeak ekarritako armiarma batekin, baina hau oso lanpetuta dabil bere amarauna ehuntzen. Behia, zaldia, ahuntza, txakurra eta hamaika etxabere gehiago pasa dira bere ondotik beraien senarekin lotura duten jarduera ezberdinetara gonbidatuz, baina armiarma amaraunarekin tematuta dago. Azkenean oilarrak euli gogaikarria harrapatzeko proposatzen dio eta horixe da armiarmak egiten duena, eulia bere amaraunean itsatsita geldituz. Gaua heltzean armiarma hain dago nekatuta hontzari ezin diola erantzunik eman. Irakurleak, ordea, erantzuna aurkituko du, zetazko hariari hatzekin jarraituz gero.

Liburu honetako ilustrazioen papera fundamentala da.

Kolore bizi eta distiratsuak erabili dira. Collagerako erabili diren paperak aldez aurretik margotu eta estanpatutakoak dira, margo akrilikoekin. Ilustrazioek ez dute orrialde guztia betetzen, garbiak dira; apaingarri estrarik gabeak eta arnasa ematen diote irakurraldiari. Forma aldetik nahiko angelu-zuzenak dira.


Prentsako aipamenak:

Xabier Exanizen kritika Argian


Armiarma oso lanpetuta dago