Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Arkara sartzeko ilaran

Idazlea: Antonis Papatheodoulou

Ilustratzailea: Iris Samartzi

Itzultzailea: Jone Irazu Garikano

Argitaletxea: Pamiela-Kalandraka

Urtea: 2021

Bilduma: Amets egiteko liburuak

Orri kopurua: 36

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Bihotz formako hostoak elkarri oparitzen alai-alai dabiltzala, bi saguk animalia-bikote ilara luze batekin egin dute topo, “Arkara sartzeko ilara” dena jakingo dutenez. Bikoteen elkarrizketak entzunda, egoera larria dela ohartzen dira: berrogei egunez erabateko euri-jasa izango omen da. Antza, galmenetik libratzeko “Noe” izeneko batek arka erraldoi bat egin omen du, eta espezie guztietako animaliei lekua egin omen die, baina bakoitzeko bikote bakarra erreskatatuko omen du. Gauzak honela, saguek egoera ezin larriagoa dela pentsatzen dutenean, benetako egoeraz ohartzen dira: animalia horiek guztiak “Arka” izeneko ikuskizuna ikusteko ilaran daude.

Kolore ugariz eta collage bitartez osatu ditu ilustratzaileak irudiak, detailez josirik eta sagu bikotea gidari delarik.


Arkara sartzeko ilaran