Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Animalia bat egunean: 365 animalia eta bat gehiago, urtebetean ezagutzeko.

Idazlea: Miranda Smith

Ilustratzailea: Kaja Kajfez, Santiago Calle, Mateo Markov eta Max Rambaldi ITZULTZAILEA: Amets Santxez Munain (Bakun S.L.)

Itzultzailea: Amets Santxez Munain (Bakun S.L.)

Argitaletxea: Ibaizabal

Urtea: 2024

Orri kopurua: 224

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Zoologiari buruzko dibulgazio liburu honek urteko egun bakoitzean animalia espezie bat aurkezten du, ezagutza zientifikoa modu didaktikoan eta irudiz lagunduta emanez. Hasieran, animaliak sailkatzeko erabiltzen diren kategoria nagusiak aurkezten dira, bai eta haien kontserbazio-egoeraren arabera Nazioarteko Naturaren Kontserbaziorako Erakundeak erabiltzen duen sailkapena ere. Ondoren, egun bakoitzean espezie bat azaltzen da: bere izen arrunta eta zientifikoa, talde biologikoa, tamaina, pisua, dieta, banaketa geografikoa eta kontserbazio-egoera labur-labur ematen dira, betiere ilustrazio naturalista baten laguntzaz.

Hilabete bakoitzak gaikako enfasi bat du (ehiza, mimetismoa, migrazioa, gaueko bizitza…). Ilustrazioek animaliak errealismoz erakusten dituzte, haien ingurunea edo ohitura esanguratsuren bat irudikatuz. Hilabete bakoitzeko lehen eguneko animaliak ilustrazio bikoitz berezia jasotzen du.

Liburuaren amaieran, bi atal osagarri daude: bata arriskuan dauden espezieei eta kontserbazio-neurriei buruzkoa, eta bestea, arriskutik ateratako espezieei eskainia. Glosarioak eta aurkibide alfabetikoak liburua osatzen dute kontsulta-lan gisa.


Prentsako aipamenak:

 


Animalia bat egunean: 365 animalia eta bat gehiago, urtebetean ezagutzeko.