Izenburua: Andrakas jaunaren bizarrak
Ilustratzailea: Alex Orbe
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2025
Bilduma: Kuku, 66
Orri kopurua: 56
Adina: 8tik gora
Laburpena:
Ipuin honetan kontatzen zaigu Andrakas jaunak bere bizarrarekin dituen gorabeherak. Ibilgailu bat ikusten duen bakoitzean (autoa, trena, hegazkina, etab.) bizarra metro bat luzatzen zaio. Konturaturik ezinezkoa zaiola bizitza normala egitea, munduko txoko ezberdinetara bidaiatzen du soluzio bila. Ruanda, Bolivia eta, azkenik, India. Leku hauetako bakoitzean irtenbide desberdin batekin saiatzen da eta, azkenik, Indian konpontzen du bere arazoa Andrakas jaunak.
Liburua hamahiru kapitulutan banatuta dago. Narratzailea irakurleari zuzentzen zaio askotan konplizitatea bilatzen. Euskara aberatsa erabiltzen du idazleak.
Ilustrazioekin kontakizuna osatzen da; hainbat xehetasun emanez sakontasuna eransten die pertsonaiei, lekuei eta baita gertaerei ere, kasuren batean.
Kolore biziekin jantzi dira batez ere, marrazkigintza frantses-belgikar klasikoaren arrastokoak diren itxura retroko irudiak.