Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Anai-arreba kuttunak

Idazlea: Beatriz Yubero

Ilustratzailea: Amaia Arrieta

Argitaletxea: Erein

Urtea: 2025

Bilduma: Xatur satorra, 4

Orri kopurua: 36

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Album ilustratu honen gaia familia harremanak dira. Tonua neutroa du. Protagonistaren gurasoek etxe desberdinetako familietan banatzen dituzte beraien kumeak.

Xatur harrera-familia batean bizi den satorra da. Bere anai-arrebak non dauden galdetzen du eta haietako bakoitzaren egoera azaltzen dio harrera-aitak.

Testua bikoiztuta dago grafiaren arabera: letra larrian eta letra etzana.

Ilustrazioak teknika mistoan eginak daude. Estetika naifa da, satorren marrazkiak forma biribil sinpleekin eginak daude, esku eta oina antropomorfoekin eta azal iletsuaren testura arrasto errepikakorrekin egina dago.

Haurren marrazkien estetika kopiatu nahian bezala egin dira. Forma esferikoak gainezartzen dira, baina ez zaie bolumenik ematen kolorez betetzerakoan. Espazio batzuetan itzalak erabiltzen dira, besteetan ordea ez, tridimentsionaltasuna adierazi nahi da batzuetan, baina satorren gorputz esferikoak erabat lauak dira. Estetikoki kontrajarriak izan daitezken irizpideak erabili dira.


Prentsako aipamenak:

 


Anai-arreba kuttunak