Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Amonaren gordelekua

Idazlea: Nerea Ansó Ascune

Ilustratzailea: Itziar Reparaz Martinez-Bayarri

Argitaletxea: Ibaizabal

Urtea: 2024

Bilduma: Zirimiri Bilduma

Orri kopurua: 40

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Album formatuan aurkeztutako narrazio honek heriotzaren gaia lantzen du modu samur eta iradokitzailean. Haurraren ikuspegitik kontatua dago istorioa: etxean eta inguruan tristura sumatzen du, baina ez daki zergatik. Galdezka hasten da, eta amonaren “joan” egin dela esaten diote senideek, baina inork ez dio zuzenean esaten zer gertatu den.

Azkenean, aitonari galdetzen dio, eta honek argi eta garbi esaten dio: amona hil egin da. Une horretatik aurrera, heriotzaren inguruko gogoeta hasten du protagonistak: zer den hiltzea, hildakoak gertu sentitzeko moduak, eta oroimenaren lekua. Berak eta amonak partekatuko duten txoko edo gordeleku bat sortzea erabakitzen du, lotura sinboliko baten bila.

Ilustrazioek testua osatzen dute eta narrazioaren esanahia indartzen laguntzen dute.. Ikonografiaz beteta daude eta narrazioa osatzeko funtsezkoak dira. Kolore biziak nagusitzen dira oroimenari eta afektuari lotutako irudietan; heriotzaz edo tristuraz hitz egiten denean, berriz, gris eskalan ageri dira. Irudi errepikatu eta esanguratsuen artean loreontzi bat ageri da: hasieran osorik, amonaren heriotza ezagutu arte; orduan hautsita agertzen da, amonaren hutsunea irudikatuz.

Kontakizuna bi ataletan banatu daiteke: lehenik, haurraren ezjakintasuna eta galdera sorta; eta bigarrenik, heriotzaren berri izan ondorengo barne gogoeta eta ulermenerako bidea.


Prentsako aipamenak:

 


Amonaren gordelekua